Gabriela Loran
Gabriela Loran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | São Gonçalo, 1993ko maiatzaren 18a (31 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea |
Gabriela Loran da Silva Oliveira (São Gonçalo, Brasil, 1993ko maiatzaren 18a) brasildar emakumezko aktore eta modelo transgeneroa da.[1][2][3] Malhação telesailean Priscila izeneko pertsonaiarena egiteagatik ezaguna da. 2021ean Arcanjo Renegado telesailean antzeztuko du Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaren rolean.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabriela Loran 1993ko maiatzaren 18an jaio zen Rio de Janeiroko estatuko São Gonçalo udalerrian.[1] Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten. Arte Eszenikoen Casa das Artes de Laranjeiras Fakultatean ikasi zuen. Han ikasle zegoela, 23 urterekin, bere burua emakume transgenerotzat aurkeztu zuen eta emakumerako trantsizioa egiteari ekin zion.[2] 2018an jaiotza-agiria zuzentzea lortu zuen, sexua emakumezkoa jarriz eta Gabriela izena ofizial eginez.[1]
2018an Malhação telesailean Priscila izeneko pertsonaia antzezteagatik egin zen ezaguna. 2021ean Arcanjo Renegado telesailean antzeztuko du, Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburuaren rolean.[4]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Telebista katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2018 | Malhação | Priscila | Rede Globo | |
2020-2021 | Perdido | Inayara Birigüi | Canal Brasil | |
2021 | Arcanjo Renegado | Rio de Janeiroko Estatuko Asanblada Legegileko presidentearen kabineteburua | Globoplay |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Portugesez) «Atriz de 'Malhação' comemora mudança de sexo na certidão de nascimento» Estadão 2018-06-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ a b (Portugesez) Guimarães, Ana Cláudia. (2021-02-07). «'Contraponho preconceito com conhecimento', diz Gabriela Loran, atriz e influenciadora trans» O Globo (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
- ↑ (Portugesez) «Nome feminino agora é oficial!» O Tempo 2018-06-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Portugesez) Neblina, Daniel. (2020). «Gabriela Loran é escalada para segunda temporada de Arcanjo Renegado» Observatório da TV (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).